EGIZU BAT LIFE IREKIBAI PROIEKTUAREN BUKAERAKO MINTEGIAREKIN Azken emaitzen aurkezpena Atseginez jakinarazi nahi dizuegu LIFE IREKIBAI Proiektuaren Mintegia 2020ko azaroaren 25ean eginen dela (asteazkena), 9:00etan hasita. Eguneko aztergaiak esteka honetan dituzu zehatz-mehatz azalduta: Poz-pozik elkartuko baginateke ere, egungo egoera ikusirik, era birtualean antolatu behar izan dugu. Erregistratu zaitez esteka honen bidez: IZENA EMAN Parte hartzeko, aski izanen da egun batzuk lehenago igorriko dizuegun estekara online konektatzea. Hizlarien txandaren ondotik, galderen txanda izanen da. Izena emateari buruzko zalantzarik baduzu, idatz iezaguzu info@irekibai.eu posta elektronikora edo deitu 848 420737 telefonora. Mintegian parte hartzera animatu nahi zaituztegu, bai eta deialdia zuen kontaktuen artean zabaltzera ere. Zain gauzkazue! Mintegian aldi bereko itzulpena eginen da euskarara eta gaztelaniara |