Muturluze piriniotarra (Galemys pyrenaicus)
Muturluze piriniotarra ugaztuna da eta ur iraunkor, garbi eta oxigenatuak dituzten ibaiertzetan eta mendietako erreka bazterretan bizi da. Iberiar Penintsulan baizik ez da bizi, eta, gaur egun, egoera kritikoan dago. Izan ere, ibai-tarte egoki gutxi daude hura bizitzeko (guztiak ere gehienez 10 kilometrokoak baitira), eta tarte horiek, gainera, bakartuta daude elkarren artean; horren ondorioz, aurreikuspenen arabera, ez bada ekintzarik egiten espeziea ugaltzeko, 10-20 urteko epean desagertu liteke gure ibaietatik.
Gainera, ingurune urtarrera ongi moldatua badago ere, muturluzeak bizirik iraun dezake ibai-ohean ornogabe asko dauden ibaietan (bestela ez), etengabe elikatu behar baitute. Elikagai horiek bikain kontserbatu diren ibaietako goi-ibilguetan daude, baina urriak dira ur bilduko eremuetan. Horrela, presan eragiten duen oztopo fisikoari gehitu behar zaio muturluzeak ez direla gauza ur bilduak gurutzatzeko, elikagairik ez dagoelako.
Presentzia
Iraganean bazen ere, azken lau urtean Leitzaran ibaian eginiko prospekzioetan ez da espezie horren alerik ere atzeman.
Urumean ez dago muturluze populazio egonkorrik Gipuzkoako lurretan, baina ibaiaren goi-ibarreko tarteetan bai. Nafarroako arroan, berrikitan atzeman da hiru erreka nagusitan: Gorriztaran, Astomela eta Erasote.
Nafarroako arroetan, Bidasokoak izan du azkenaldian muturluzearen aldeko habitatik zabalena. Horrela, azken 30 urte honetan, haren presentzia dokumentatu da Endara, Ezkurra, Ameztia, Ezpelura, Zeberia, Aintsoro, Amaiur eta Baztan erreketan, baina muturluzearen habitataren kontserbazio habitata oro har txarra da. Aprobetxamendu elektrikoak egiten dio presiorik handiena, eta presio handia da bai arro honetan, bai Urumea ibaikoan.
Galemys pyrenaicus (muturluzea)
Code: 1301
92/43/CEE Zuzentarauko II. eta IV. eranskinak
Gunea | Populazio tamaina | Kontserbazio egoera |
---|---|---|
Leitzaran Ibaia KBEa ES2120013 | C | B |
Bidasoa Ibaia KBEa ES2200014 | C | B |
Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEa ES2200023 | C | B |
Bertizko Jaurerria KBEa ES2200017 | C | A |
Artikutza BILa ES2200010 | C | A |
Belate BILa ES2200018 | C | B |
A: Adierazgarritasuna: bikaina B: Adierazgarritasuna: ona C: Adierazgarritasuna: esanguratsua. D: Presentzia ez da esanguratsua
Argibideak
Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema – Muturluze piriniotarra
Inbentario nazionalak - Muturluze piriniotarra (MAGRAMA)