Natura 2000 Sarearen Europako Egunaren karira, LIFE IREKIBAI proiektuak egitasmoaren jarraipen bilera bat antolatu zuen Bertizko Jaurerria Kontserbazio Bereziko Eremuan. Gero, ibaira joan ziren, Iturengo arrain-haztegi zaharreko presa nola eraitsi den ikusteko. Presa hura Ezkurra ibaian zegoen, Kontserbazio Bereziko Eremu bi (Bidasoa Ibaia eta Belate) lotzen dituen ibai-korridorean. Presa eraitsi da, ibaiko konektibotasuna hobetzeko, hori lagungarria baita espezieen joan-etorria errazteko eta tarte horretako uholde arriskua murrizteko.
Europar Batasunak Natura 2000 Sarearen Europako Eguna sortu zuen dibertsitate biologikoa zaintzeko. “Tximeleta baten hegaldiak mundua alda dezake”; horra hor oraingo kanpainaren leloa. Kanpainak herritarrak animatu nahi ditu, biodibertsitatea zaintzeko naturgune sare horren alde egin dezaten.