Natura 2000 Sarearen Europako Eguna maiatzaren 21ean izanen da, eta eguna ospatze aldera, LIFE IREKIBAIk ekitaldi sorta bat prestatu du Gipuzkoan eta Nafarroan, jendea sentsibilizatzeko.
Egun horren inguruan, proiektuari buruzko hitzaldiak egiten ari dira, bideo-emanaldiak ere, bisita bat Leitzaran eta Bidasoa ibaietako lanetara, eta jendeak parte hartzeko tailerrak Beran eta Elizondon.
Horrez gain, bat egin dugu LIFE Activa proiektuaren kanpainarekin, eskuz egindako tximeletaren keinua agertzen duten argazkiak biltzeko. Horretarako, argazkiak biltzeko guneak jarriko ditugu Andoainen, eta parte-hartzaileak gainerako ekitaldietan ere inplikatuko ditugu. Argazki bakoitzarekin, babesgune bat lehengoratzeko dirua biltzen da.
Hona hemen egitaraua zehatz-mehatz:
- Maiatzak 19. Jendeak parte hartzeko tailerra (17:00-20.00, Beralandeta gela, Bera).
- Maiatzak 19. Solasaldia eta proiektua zabaltzeko bideoa (19:00 Urigain Kultur Etxea, Andoain).
- Maiatzak 26. Jendeak parte hartzeko tailerra (17:00-20.00, Arizkunenea. Elizondo).
- Ekainak 2. Leitzaranen egindako ekintzak ikusteko bisita, Nafarroatik abiatuta. (17:00 Leitzaran Bisitarien Etxea, Otita. Andoain).