Lege Oharra eta LOPD
Agiri honek arautzen du Nafarroako Ingurumen Kudeaketa, S.A.k (hau da, Life Irekibai proiektuaren weba kudeatzen duen erakundeak) Interneten erabiltzaileei ematen dien zerbitzuaren erabilera. Webgune hau erabiltzeak berarekin dakar aipatu baldintzak onartzea, eta Nafarroako Ingurumen Kudeaketa, S.Ak baldintzak edozein unetan aldatzen ahalko ditu.
34/2002 Legeari buruzko informazioa
Informazio Gizarteari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezarritakoa betetzeko, ona hemen webgune honen informazio orokorreko datuak:
Nafarroako Ingurumen Kudekaeta, S.A.
I.F.Z. A31112501.
Nafarroako Merkataritza Erregistroan inskribatua. Liburukia: 465.260.- 3. Atala - 35. Folioa - 4453. Orria. - 1. inskribatzea.
Helbidea: Aita Adoain, 219 Behea 31015 - Iruñea (Nafarroa).
Telefonoa: 848 420 700.
Faxa: 848 420 753.
Posta elektronikoa: info@ganasa.es
Web orri honetan jasotako informazio eta ikuspuntuek egilearen edo egileen iritziak agertzen dituzte; eta ez du zertan izanik Europar Batasunaren jarrera ofiziala. Ez Europar Batasuneko erakundeak nahiz organismoak, ez haren izenean aritzen den inor, ezin izanen dira erantzuletzat jo argitalpen honetan bildutako informazioaz egiten den erabileragatik.
Webgunean eskainitako kontaktu-helbidea erabiltzeari buruzko informazioa
Posta elektroniko bat bidaltzen bada webgunean ageri den kontaktu-helbideak erabiliz, berarekin dakar erabiltzaileak berariaz ematen duela baimena Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A.k zure posta elektronikoa erabil dezan, zure kontsultari erantzuteko, posta elektronikoa bidaliz, eta era berean, kasua bada, posta elektronikoaren baliokidea den beste komunikabide elektroniko baten bidez erantzuteko.
Egile-eskubideen eta jabetza intelektualeko eskubideen klausula
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A.ri dagokio, eta ez beste inori, webgune honi dagozkion egile-eskubideen erabilera; eta banaketa edo komunikazio publikorako ekitaldi oro nahiz erreprodukzio edo biltegiratze oro egiteko, aurrez Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A.ren baimena behar da.
Webgune honek estekak ditu hirugarrenek kudeaturiko webguneetara jotzeko. Esteken helburua da erabiltzaileen eskura jartzea sarean dauden beste informazio-iturri batzuk, hots, haien erabiltzaileen interesekoak izan daitezkeenak. Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A. ez da inola ere esteka horietan ageri den informazioaren erantzulea; horrenbestez, erabiltzailea bere ardurape hutsean sartuko da haien edukietan, betiere esteka horietan ezarrita dauden baldintzekin bat.
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A.k ez du bermatzen bere webgunea beti operatiboa egotea, ezta eta edukiak beti osoak eta zehatzak izatea ere.
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A. ez da izanen webgune honetan azaldutako informaziotik edo erabileratik eratortzen diren kalte-galeren (zuzenekoen nahiz zeharkakoen) erantzulea.
Beraz, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A.k beretzat gordea du webgune honetako produktuen eta zerbitzuen zehaztapenak aldatzeko eskubidea.
LOPD
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A.k bermatu egiten du ERABILTZAILE bakoitzak www.ireki.eu webguneari emaniko datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, bere Pribatutasun Politika aplikatzean hartu duen konpromisoari jarraiki.
www.irekibai.eu webguneak ez du automatikoki ezagutzen bere web orrialdeen ERABILTZAILEEN identitateen gaineko daturik. ERABILTZAILEAK zerbitzu edo produktuei buruzko informazioa eskatzen badu, edo informazioari edo kontratazioari buruzko tramitaziorik egin nahi badu, IREKIBAIren web orrialdeetan dauden formularioen bidez, beharrezkoa izanen da behar diren datu pertsonalak biltzea bere eskaeraz informazioa emateko. Datu horiek guztiak erabateko konfidentzialtasunez tratatzen dira, eta eskaeren xedeetarako erabiltzen dira, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Lege Organikoan eta harekin bat datozen gainerako arau juridikoetan xedatutakoarekin bat, arestian adierazi bezala.