(Alosa alosa)
Izokina bezala, kolaka ibaian jaio, itsasora migratu, eta ibai-arroetara itzultzen da arrautzak erruteko. Adin helduan 4 kiloko pisua izan dezake. Ibaietara itzuli, eta ur geldietako eremuetan ugaltzen da, ur sakon samarretan; gero, hil edo itsasora itzultzen da.
Espeziea ibaietako behe eta erdiko ibilguetan ibiltzen da ugalketa garaian eta gazte aroan. Arrautzak erruteko erabiltzen dituzten arrabalekuak ur geldietan eta sakonetan egoten dira, bai eta urlasterreko eremuetan, ur gezan beti, eta itsasaldien eraginetik urrun. Kolaka oso sentikorra da oztopo moderatuekiko, jauzi egiteko gaitasun txikia baitu edo ia batere ez.
Presentzia
EAEko populazio ezagun bakarra Bidasoa ibaiaren behe-ibilguan dago. Noizbehinka Urumea eta Oria ibaietan agertzen da, baina gainerako ibai-arroetan iraungitzat jotzen da.
Bidasoan, Nafarroako tartean, kolaka maiz ikusten da ugalketa garaian Endarlatsako presaraino, horixe baita migraziorako lehen oztopoa itsasotik etorri eta ibaian goiti egiteko. Kolaka batzuek hesi hori gainditzea lortu eta Nasa tarteraino iristen dira, baina ziurrenera, ez dira nahikoak errutea bermatzeko. Kolaka funtsezko elementuetako bat da “Bidasoa Ibaia” KBEaren kudeaketan, eta haren kontserbazio egoera hobetzeko proposatu diren neurri nagusien artean, oztopoak eraistea dago.
Alosa alosa (kolaka)
Code: 1102
92/43/CEE Zuzentarauko II. eta V. eranskinak
Gunea | Populazio tamaina | Kontserbazio egoera |
---|---|---|
Leitzaran Ibaia KBEa ES2120013 | Ez dago | Ez dago |
Bidasoa Ibaia KBEa ES2200014 | B | B |
Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEa ES2200023 | Ez dago | Ez dago |
Bertizko Jaurerria KBEa ES2200017 | Ez dago | Ez dago |
Artikutza BILa ES2200010 | Ez dago | Ez dago |
Belate BILa ES2200018 | Ez dago | Ez dago |
A: Adierazgarritasuna: bikaina B: Adierazgarritasuna: ona C: Adierazgarritasuna: esanguratsua. D: Presentzia ez da esanguratsua
Argibideak
Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema – Kolaka
Inbentario nazionalak – Alosa alosa (MAGRAMA)
SIBIC 2014. Carta Piscícola Española. Argitalpen elektronikoa (bertsioa: 2015/01)