Izokina (Salmo salar L.)
Izokin arrunta espezie migratzailea da. Ibaian jaio, itsasora migratu, eta ibaira itzultzen da ugaltzeko, itsasoan urtebetetik hiru urtera bitarte igaro ondoren. Haren batez besteko pisua 1,5etik 7 Kg-ra bitartekoa izaten da, itsas adinaren arabera. Amuarrainaren antzeko kolorazioa dauka gazte aroan, eta zilar kolorekoa, itsasora itzultzen denean.
Espeziea ibaiaren kalitatearen adierazle ona da, oso zorrotza baita arrautzak erruteko aukeratzen dituen lekuekin.
Presentzia
Badakigu badirela populazioak Bidasoa, Urumea eta Oriaren arroetan. Normalean, izokinak ibaien erdiko eta beheko ibilguetan ibiltzen dira ugalketa garaian eta gazte aroan.
Euskadiko izokin populazioak atzerapen historikoa izan du, Kantauri aldeko arro guztietatik desagertu baita –Bidasotik izan ezik– XIX. mendearen bukaeratik XX. mendearen lehen erdira. Gaur egun, Bidasoko izokin arrunta ia bere osoan dago arroaren zati nafarrean, eta han bertan ugaltzen da. Hainbat arrazoik mugatzen dute haren hedapena, hauek dira: ibaietan oztopo eta presak izatea, uren kalitate txarra, ibaietatik emariak ateratzea, eta arrantza neurrigabea.
Duela 20 urte ingurutik hona, Gipuzkoako Foru Aldundiak izokin arrunta maneiatu eta berriz sartzeko planak garatzen ditu, arroetan izokin gehiago ugaldu daitezen. Leitzaran ibaian espeziea funtsezko elementutzat jo, eta hainbat neurri zehaztu dira, oztopoak ezabatzea barne.
Bidasoa ibaian, Nafarroan, Beran, harrapaketa estazio bat dago 1980tik hona, populazio heldua era sistematikoan kontrolatzeko.
Salmo salar (izokina)
Code: 1106
92/43/CEE Zuzentarauko II. eta V. eranskinak
Gunea | Populazio tamaina | Kontserbazio egoera |
---|---|---|
Leitzaran Ibaia KBEa ES2120013 | Xedea: birsartzea / Reintroduction in progress | Xedea: birsartzea / Reintroduction in progress |
Bidasoa Ibaia KBEa ES2200014 | A | B |
Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEa ES2200023 | A | B |
Bertizko Jaurerria KBEa ES2200017 | A | B |
Artikutza BILa ES2200010 | Ez dago | Ez dago |
Belate BILa ES2200018 | Ez dago | Ez dago |
A: Adierazgarritasuna: bikaina B: Adierazgarritasuna: ona C: Adierazgarritasuna: esanguratsua. D: Presentzia ez da esanguratsua
Argibideak
Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema – Izokin arrunta
Inbentario nazionalak –Salmo salar linnaeus (MAGRAMA)
SIBIC 2014. Carta Piscícola Española. Argitalpen elektronikoa (bertsioa: 2015/01)