Lanproia (Petromyzon marinus)
Itsas lanproia espezie migratzailea da, ibaietan jaiotzen da, eta haietan igarotzen da bere larba-bizitza, harik eta forma heldua hartzen duen arte. Helduak itsasoan bizi dira, 20tik 30 hilabetera bitarte, 200 edo 300 metroko sakoneran, batez ere arrainak parasitatuz, eta heldutasun sexualera iristean, ibaietara itzultzen dira ugaltzeko. Ibaian goitiranzko migrazioa otsailean hasi, eta maiatzera arte irauten du.
Arrainak oso itxura bitxia du. Aingiraren antz handi samarra du, eta honatx bere ezaugarri nagusia: ahoa zulo zirkularra da, hortzez hornitua, baina barailarik gabe. Ale handienek 70 cm izan dezakete. Gorputzak ez du ezkatarik eta jantzi arrexka dauka, orban argixeagoekin.
Nagusiki honako mehatxu hauek ditu: estuarioen kutsadura, presak, legarrak erauztea, eta kanalizazioak. Itsas lanproia gainbehera doa Penintsula guztian. Penintsulan Kantauri aldean bizi da, baina arro gehienetan falta da.
Presentzia
Nafarroan, lanproia Bidasoan baizik ez dago. Nasako tartean bazegoela gauza jakina bazen ere, 2013an eginiko azterlanean egiaztatu zen ale batzuek Nasako presa gainditzen dutela, ziurrenera 2007an bertako eskala moldatu izanari esker. Halaber, San Martin presaren azpian lanproi habi bat aurkitu zen lehen aldiz, eta oraingoz, toki hori da espeziearen muga Bidasoan goiti.
Itsas lanproia “Bidasoa Ibaia” KBEan izendaturiko funtsezko elementuetako bat da, eta ibaian dauden oztopo gaindiezinak dira haren kontserbazioa baldintzatzen duten faktore nagusia.
Petromyzon marinus (itsas lanproia)
Code: 1095
92/43/CEE Zuzentarauko II. eranskina
Gunea | Populazio tamaina | Kontserbazio egoera |
---|---|---|
Leitzaran Ibaia KBEa ES2120013 | Ez dago | Ez dago |
Bidasoa Ibaia KBEa ES2200014 | B | B |
Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEa ES2200023 | Ez dago | Ez dago |
Bertizko Jaurerria KBEa ES2200017 | Ez dago | Ez dago |
Artikutza BILa ES2200010 | Ez dago | Ez dago |
Belate BILa ES2200018 | Ez dago | Ez dago |
A: Adierazgarritasuna: bikaina B: Adierazgarritasuna: ona C: Adierazgarritasuna: esanguratsua D: Presentzia ez da esanguratsua
Argibideak
Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema – Itsas lanproia
Inbentario nazionalak – Petromyzon marinus (MAGRAMA)
SIBIC 2014. Carta Piscícola Española. Argitalpen elektronikoa (bertsioa: 2015/01)