LIFE IREKIBAI Proiektuaren barnean badago “Ingurumeneko boluntarioak ibaietan” izeneko ekimena, eta bat egin du Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin. Eguna, zehazki, ekainaren 5a izan da, asteartea, eta horren karira, LIFE IREKIBAI proiektuak ingurumeneko boluntarioen ekintza andana bat sustatu du ibaietan egiteko. Zehazki, Bertizaranako Udalak eta Baztango Udalak ibaia garbitzeko lan saioak antolatu dituzte 2018ko ekainak 2. Horrela auzolanak lau herritan egin dira, Narbarten, Lekarozen, Elizondon eta Amaiurren, hain zuzen ere. Bada, herri horietako berrogeita hamar boluntario baino gehiago gogotik aritu dira zaborrak, plastikoak eta bertzelako hondakinak biltzen eta bazterrak garbitzen Baztan-Bidasoa ibai arroaren hainbat errekatan. Ingurumeneko boluntarioendako jarduera horiek hainbat helburu dituzte, hala nola herritarren parte hartze gogotsua sustatzea ibai-ekosistema zaindu eta hobetzeko lanetan; eta herritarrei informazioa ematea eta jendea sentsibilizatzea, ibaiaren eta haren ingurunearen gaineko ezagutzaren bidez.