Sostengua tokiko elkarte eta entitateei, ibaietako boluntariotza jardueretan. Baztan- Bidasoa, Urumea eta Leitzaran arroak.
Duela urte batzuetatik hona, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak ibaietako ekintzak sustatzen ditu Nafarroako herrietan, “Ibaietako Ingurumen Boluntariotza” programaren bitartez.
Aurten ere izan daiteke ekimenik zuen inguruan, LIFE IREKIBAI proiektuari esker; eta GAN-NIK Sozietate Publikoa (Nafarroako Ingurumen Kudeaketa S.A.) hartan da bazkide.Zuek jarduera proposatzen baduzue, proiektuan dihardugunok sostengua emanen dizuegu huraxe zabaldu, antolatu eta laguntzeko, betiere ahal bada. Halaber, behar den materiala ematen dugu, parte-hartzaileak aseguratzen ditugu, eta hamaiketakoa ordaintzeaz gain, ziurtagiri bat egiten dugu eskatzen duenarentzat.
Informazio gehiago [PDFa jaisteko]
Ingurumen hezkuntzarako eta boluntariotzari laguntzeko programa. 2016. Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurmeneko eta Tokiko Administrazioko Departamentua. [Prentsa oharra]