Neurriak tokiko eragile inplikatuekin adostu dira, Life Irekibai Europako programaren parte-hartze esparruaren baitan.
Nafarroako Gobernuak Bidasoa lehengoratzeko lanak hasi ditu, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren nahiz GAN-NIK enpresa publikoaren bidez. Neurriak bertako eragile inplikatuekin adostu dira, Life Irekibai Europako Proiektuaren baitan. Programaren helburua arroaren egoera ekologiko ona berreskuratzea da, horrek arrain mugimendua sustatu eta ibai habitataren gaitasuna handitu baitu.
Informazio gehiago [PDFa jaisteko]