BIDUR “Mugaz gaindiko lankidetza Bidasoa eta Urumea ibaien kudeaketarako” (2009-2011)
2009ko udaberrian, BIDUR proiektua jarri zen abian, Bidasoa eta Urumea ibaien kudeaketa integralari loturik jardun duten entitateen arteko lankidetza bultzatzeko eta baterako estrategiak ezartzeko, ibaion ur masen egoera ona sustatze eta babeste aldera. BIDUR proiektuaren bidez, aurrerapauso bat eman nahi izan da ekintzak bateratzeko bai Bidasoa ibaiaren mugaz gaindiko arroko ibai-uren tratamendua kudeatzeko, bai Urumearen eskualdez gaindiko urak tratatzeko, Pirinioez bi aldeko uraren kudeaketa integralean diharduten entitate publikoen arteko estrategia koordinatuari esker.
GURATRANS Pirinioetako mendebaldeko muturreko mugaz gaindiko ibaien kudeaketa integral eta parte-hartzailea. POCTEFA 2007-2013
GURATRANS Europako proiektu bat da eta Mendebaldeko Pirinioetako ibai partekatuen kudeaketa hobetzea du xede, muga administratibo eta geografiko ororen gainetik.
Europako plan hidrologikoetako neurriak elkarrekin aplikatzeaz arduratu da, esparru horiek ahalbidetzen dituzten hobekuntzak sendotuz, eta agintari eskudun guztien arteko koordinazio ezin hobea sustatuz, eta oro har herritarren inplikazioa bultzatuz.
TFE “Europako Ibai Lurraldeak proiektua” (2011- 2013)
Europako Ibai Lurraldeak proiektuaren helburuak dira SUDOE eskualdeko ibai-sistemen berezko dinamika babestea, hori funtsezkoa baita uholdeek eragiten dituzten arriskuak eta kalteak ahalik eta gehien murrizte aldera, eta helburuak dira, halaber, ibai-ekosistemak hobetzea, eta lurralde-kudeaketa ona lortzea. Horrela, proiektu honen bidez, Ibai Lurraldea kontzeptua garatu nahi da, bi arazo hauei irtenbiderik eraginkorrena, merkeena eta iraunkorrena emate aldera: uholdeei aurre egitea, eta ibai-ekosistemetako biodibertsitatea lehengoratu eta zaintzea.
SUD´EAU, 'Europako hego-mendebaldeko uraren eta ibaien kudeaketa tokikoa eta parte-hartzailea' (2009-2011)
SUD´EAU proiektuaren lehentasuna hobekuntza eta iraunkortasuna dira, SUDOE eskualdeko ingurumena te ingurune naturala kontserbatu eta babesteko. Proiektuak abiaburu ditu Urari buruzko esparru Zuzentarauaren gogoeta eta ardatz nagusiak. Proiektuak helburu du toki mailan esperientzia frogagarriak abian jartzea, erreferentziazko praktika ona izan daitezen, ura iraunkortasunez kudeatze aldera. Esperientzia horiek prozesu parte-hartzaileen bidez gauzatuko dira, kudeaketa-neurri iraunkorrak aplikatzen ikasteko, gero Europako beste eskualde batzuetan ere aplikatu daitezen.
GEVERT “Pirinioez gaindiko ibai-esparruaren kudeaketa, trukaketa eta sustapena” (2010-2012)
GEVERT Europako proiektu bat da lurraldeen arteko lankidetza sustatzeko, Europar Batasuneko POCTEFA programaren baitan finantzatua; arrantza iraunkorra garatzea du helburu, Pirinioez bi aldeetako Ibarretako turismoa garatzen laguntze aldera.
Proiektua: LIFE Lutreola Spain (2014-2018)
Lutreola Spain proiektuak bisoi amerikarra bizi den guneak ezabatzea du helburu, betiere bisoi europarraren banaketa eta arrisku eremuetan, eta era berean, bisoi europarraren basa populazioaren bideragarritasuna areagotzea, eta gune berriak nahiz jarraipen sare bat sortzea, bi bisoi espezieen egoera ebaluatzeko.
LIFE Desmania
Galemys pyrenaicus espeziea eta haren habitata Gaztela eta Leonen, eta Extremaduran lehengoratu eta zaintzeko programa.
Life Bisoi Lurraldea
Espeziearen populaziorik onenak dituzten ibai-habitatak lehengoratzea Nafarroan; hau da, Aragoi eta Arga ibaien behe-ibilguan.
FIEB. Etologian eta Biodibertsitatean Ikertzeko Fundazioa. Bisoi europarra hazteko zentroa
FIEB eratu zen biodibertsitatea babesteari eta animalien portaerari loturiko proiektuak garatzeko. Horretarako, instalazioak ingurumenaren arloan lan egiten duten ikertzaileen eta erakundeen eskura daude. Biodiversidad Fundazioak eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak lagunduta, eta ACCIONAk sustatuta, FIEB-Bisoi Europarra Hazteko eta Aztertzeko zentroa jarri da abian, espeziea kontserbatzeko Estrategi Nazionalaren baitan.
LIFE Invasep
LIFE Invasep proiektuak Iberiar Penintsulako Tajo eta Guadiana arro hidrografikoetako espezie inbaditzaileen aurka dihardu.
AMBER (Adaptive Management of Barriers in European Rivers) Opening rivers for wildlife and people
Proyecto de investigación para restaurar la conectividad fluvial. Realizará el primer Atlas integral de barreras fluviales en toda Europa y aplicar una gestión adaptativa de los obstáculos para mejorar y devolver continuidad ecológica a los ríos europeos.
RESERVIAL (Reservas Fluviales): desarrollo de herramientas para la planificación sistemática de Reservas Fluviales en España.
El proyecto Reservial está liderado por el Grupo de Investigación F.E.M. del Departamento de Ecología de la Universidad de Barcelona junto con la colaboración de la Fundación Nueva Cultura del Agua. Está siendo financiado por la Fundación BBVA. Este proyecto pretende adaptar la herramienta de planificación sistemática para el diseño de reservas fluviales desarrollada en Australia, Marxan, a cuencas ibéricas y aplicarla como experiencia piloto en la cuenca del Ebro, cuya confederación hidrográfica se ha ofrecido para colaborar con el proyecto. También dan apoyo al proyecto entidades como el CEDEX, CIREF, AEMS, CTFC y MEDIODES.
LIFE AIAKO HARRIA (2005-2009). Aiako Harria BILa kontserbatu eta lehengoratzea
Proiektuaren helburu nagusia da Batasunaren intereseko habitat naturalak, pagadi azidofiloak eta harizti galaiko-portugesak kontserbatzea eta lehengoratzea, nagusiki baso-izaera duen espazio batean. Gainera, baso-ekosistemen, ibai-ekosistemen eta intereseko espezieen ekosistemen kudeaketa integrala bilatzen lagundu nahi da, Natura 2000 Sareko helburuak bermatuz
LIFE + DESMAN UN PROGRAMA LIFE+ NATURALEZA A FAVOR DEL DESMÁN DE LOS PIRINEOS
Un programa LIFE+ (LIFE13NAT/FR/000092) propone mejorar de manera sostenible y significativa el estatus de conservación del Desmán de los Pirineos en 11 sitios Natura 2000 y a mayor plazo a nivel de los Pirineos mediante la transposición de los métodos y herramientas elaborados.