KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE)
“Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka” lekua Nafarroako ipar-mendebaldearen muturrean dago, Baztango udal dermioan. Baztan ibaia da munta handieneko adarra, eta Elizondotik Oronoz Mugairiraino doa, ekialde-mendebalde norabidean, Arraioz zeharkatuta. Bigarren adarra Artesiagako erreka da; izen bereko zentralean hasi eta, hego-ekialdetik ipar-mendebalderantz egiten duen ibilian, Irurita zeharkatu, eta Baztan ibaira isurtzen ditu urak, Arraioza iritsi aitzinetik. Gunea Bertizko Jaurerria Parke Natural eta KBEan sartzeko zubian bukatzen da, Oronoz Mugairin, bi ibaiek bat egin eta 4,6 km-ra uretan beheiti.
LEGERIA:
49/2014 Foru Dekretua, ekainaren 11koa, “Baztan ibaia eta Artesiagako erreka” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena eta haren kudeaketa plana onesten duena.