KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE)
“Bidasoa Ibaia” lekua Nafarroako ipar muturrean dago, eta Bidasoa ibaiak osatzen du Oronoz Mugairitik Nafarroak eta Gipuzkoak Endarlatsa alderdian bat egiten duten mugaraino. Era berean, urak Bidasoan isurtzen dituzten hainbat errekak osatzen dute: Latsa, Tximista, Anizpe, Ameztia, Ezpelura, Txaruta eta Zeberia. Horrez gain, San Juan Xar Natur Erreserba ere biltzen du bere baitan.
LEGERIA:
51/2014 Foru Dekretua, uztailaren 2koa, “Bidasoa ibaia” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena eta haren kudeaketa plana onesten duena.