KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE)
Artikutza erraten zaion gunea Nafarroako ipar-mendebaldearen muturrean dago, Goizuetako udal dermioan, eta bat dator Donostiako Udalaren jabetzapeko izen bereko finkarekin. 3.638,55 ha ditu luze-zabaleran.
Artikutzak Gipuzkoa du mugakide ipar-mendebaldean; Lesakako udal dermioa, ipar-ekialdean; Arantzako udal dermioa, ekialdean; Goizuetako udal dermio bereko lurrak, mendebaldean, eta Zubietako eta Beintza-Labaiengo udal dermioak, hegoaldean.
Artikutzako finkaren jabea Donostiako Udala da. XX. mendearen hasieran erosi zuen, eta hasieratik beretik, erabilerak eta arroaren baso kudeaketa mugatu zituen, inguru hartako urez hornitzeko eginkizuna babestearren. Horri esker, nabarmen kontserbatu dira haren natur eta kultur balioak.
LEGERIA:
264/2015 Foru Dekretua, abenduaren 2koa, “Artikutza” izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duena eta haren kudeaketa plana onesten duena.