KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE)
Bertizko Jaurerria KBEa Bertizaranako udal dermioan dago, Nafarroako iparraldean, eskualde biogeografiko atlantikoan. Aintsoroko errekaren arro txikia biltzen du bere baitan, eta tokirik garaiena Aizkolegi da, 841 metroko garaieran. Foru Diputazioak Parke Natural izendatu zuen, 1984ko martxoaren 25eko erabakiaren bidez, lur haien azken jabe Pedro Ciga Mayo jaunaren testamentu olografoa betearazteko.
LEGERIA:
68/2008 Foru Dekretua, ekainaren 17koa, Bertizko Jaurerria Zainketa Bereziko Eremu deklaratu eta hura Erabili eta Kudeatzeko III. Plan Zuzentzailea onesten duena.
DOKUMENTAZIOA:
- Azterketa ekologikoa eta sozio-ekonomikoa
- Helburuak eta neurriak
- Erabili eta Kudeatzeko III. Plan Zuzentzailea