Eginen diren ekintzen helburua da proiektuaren xede diren habitaten eta espezieen kontserbazio egoera hobetzea.

  • HALTZADI KANTAURIARRAK

    (91EO* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior espezieek osaturiko baso alubialak) Haltzadia ibaiertzeko baso bat da, eta ibaien ondoan hazte da lehen lerroan, lurzoru oso hezeetan edo istiltsuetan, ibaien aldian behingo ur-goraldiek eraginda. Batasunaren intereseko habitat bat osatzen du, gehienbat goi eta erdiko ibilguetan hazten dena, eta honako espeziak dira nagusi: haltza (Alnus glutinosa), lizar arrunta… Continúe leyendo HALTZADI KANTAURIARRAK

    Gehiago irakurri
  • MUTURLUZE PIRINIOTARRA

    Muturluze piriniotarra (Galemys pyrenaicus)Muturluze piriniotarra ugaztuna da eta ur iraunkor, garbi eta oxigenatuak dituzten ibaiertzetan eta mendietako erreka bazterretan bizi da. Iberiar Penintsulan baizik ez da bizi, eta, gaur egun, egoera kritikoan dago. Izan ere, ibai-tarte egoki gutxi daude hura bizitzeko (guztiak ere gehienez 10 kilometrokoak baitira), eta tarte horiek, gainera, bakartuta daude elkarren artean;… Continúe leyendo MUTURLUZE PIRINIOTARRA

    Gehiago irakurri
  • BISOI EUROPARRA

    (Mustela lutreola)Bisoi europarra mustelido txikia da, eta Europako ugaztunik mehatxatuena dela jotzen da. Askotariko tipologia duten ingurune urtarretan bizi da, hau da, ibai, erreka, ubide eta aintziretan, baldin eta ibaiertz eta bazterretan landaredia trinkoa bada. Aterpeak eta etzalekuak sasien eta adar eta enbor metaketen artean daude, kanaberadietan, eta landaredia trinkoko eremuetan; baina maiz, beste animalia… Continúe leyendo BISOI EUROPARRA

    Gehiago irakurri
  • IZOKIN ARRUNTA

    Izokina (Salmo salar L.) Izokin arrunta espezie migratzailea da. Ibaian jaio, itsasora migratu, eta ibaira itzultzen da ugaltzeko, itsasoan urtebetetik hiru urtera bitarte igaro ondoren. Haren batez besteko pisua 1,5etik 7 Kg-ra bitartekoa izaten da, itsas adinaren arabera. Amuarrainaren antzeko kolorazioa dauka gazte aroan, eta zilar kolorekoa, itsasora itzultzen denean. Espeziea ibaiaren kalitatearen adierazle ona… Continúe leyendo IZOKIN ARRUNTA

    Gehiago irakurri
  • KOLAKA

    (Alosa alosa) Izokina bezala, kolaka ibaian jaio, itsasora migratu, eta ibai-arroetara itzultzen da arrautzak erruteko. Adin helduan 4 kiloko pisua izan dezake. Ibaietara itzuli, eta ur geldietako eremuetan ugaltzen da, ur sakon samarretan; gero, hil edo itsasora itzultzen da. Espeziea ibaietako behe eta erdiko ibilguetan ibiltzen da ugalketa garaian eta gazte aroan. Arrautzak erruteko erabiltzen… Continúe leyendo KOLAKA

    Gehiago irakurri
  • ITSAS LANPROIA

    Lanproia (Petromyzon marinus) Itsas lanproia espezie migratzailea da, ibaietan jaiotzen da, eta haietan igarotzen da bere larba-bizitza, harik eta forma heldua hartzen duen arte. Helduak itsasoan bizi dira, 20tik 30 hilabetera bitarte, 200 edo 300 metroko sakoneran, batez ere arrainak parasitatuz, eta heldutasun sexualera iristean, ibaietara itzultzen dira ugaltzeko. Ibaian goitiranzko migrazioa otsailean hasi, eta… Continúe leyendo ITSAS LANPROIA

    Gehiago irakurri
  • LOINA

    Madrilla / Iparraldeko loina txikia (Parachondrostoma miegii) Loina arrain arrea da eta 20 cm izan ditzake luzeran. Ornogabeak eta landare urtarrak jaten ditu, eta ibaiaren erdiko ibilguan bizi da, talde handietan bizi ere. Apiriletik ekainera bitarte ugaltzen da. Presentzia Espeziea Iberiar Penintsulan baizik ez da bizi, eta banaketari dagokionez, batez ere Kantauriko ekialdeko isurialdeko ibaietan,… Continúe leyendo LOINA

    Gehiago irakurri
  • BURTAINA

    (Cottus aturi) Burtaina arrain txikia da tamainaz, gorputzak ez du ezkatarik, espeziea ongi banatua dago Europa iparraldean eta erdialdean, baina oso urria da hegoaldeeneko herrialdeetan. Presentzia Iberiar Penintsulan Pirinioetako eskualdeetan baizik ez dago, eta hiru populazio bakarrik ditu, hirurak ere zatikatuak, bi Nafarroan; Bidasoa eta Errobin. Bidasoren arroan, espeziea erreketan besterik ez da aipatu, eta… Continúe leyendo BURTAINA

    Gehiago irakurri