LIFE IREKIBAI Proiektuan ari garenok honako jarduera hau zabaltzen eta laguntzen ari gara: Arrainen Migrazioaren Mundu Eguna. Nekane Vizcay Urrutia (Ibaiak Lehengoratzeko eta arrantza Kudeatzeko Ataleko burua) eta José Ardaizek (Arrantza Kudeatu eta Animaliak Babesteko Bulegoko burua) gidatu zuten bisitaldia, honako programa honekin:
- Zein dira Nafarroako arrain migratzaile nagusiak? Zein da haien oraingo egoera, azkenaldiko eboluzioa eta kontserbaziorako arazo nagusiak?
- Arrain populazio horiek zaindu eta hobetzeko Nafarroako Gobernuak egin dituen lanak.
- Ibaien arteko konektibitatea hobetzeko egin diren Europa mailako proiektuak, LIFE IREKIBAI, esaterako.
- Arrantza elektrikoko erakustaldia, ibaiaren Iruñeko zonaldean dauden espezieak ikusteko: Bertaratuendako, harrapaturiko espezieak erakutsi ziren, eta kontserbatzeko dauden arazo nagusiak azaldu ziren.
Jardunaldian Basozaintzako eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikariek parte hartu zuten.
- Data: 2018/04/21
- Tokia: Arga ibaia, Vergeleko zubia (Iruñerriko Ibai Parkea)
- Ordua: 11:00etatik 13:00etara.