Nafarroako Gobernuak eta GAN-NIKek aipamen berezi bat jaso dute Paisaiaren Ingeniaritzarako Europako Elkartearen eta ECOMED proiektuaren partetik, LIFE IREKIBAI eta H20gurea proiektuetan ibaiak lehengoratzeko lanengatik eta paisaiaren bioingeniaritza erabiltzeagatik.
Izan ere, GAN-NIKeko Luis Sanz Azcaratek aurkezpena egin zuen, bi erakunde nafar horien izenean, X Conference AEIP APENA EFIB ECOMED konferentzian, eta horrek eraginik jaso da aipamen berezia. Bilkura Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan egin zen, 2018ko azaroaren 21etik 23ra.