LIFE IREKIBAI proiektuak ingurumeneko boluntarioen ekintza andana bat sustatu du ibaietan egiteko, Urumea eta Leitzaran ibai arroetan.
Zehazki, Goizuetako Udalak eta Leitzako Udalak ibaia garbitzeko lan saioak antolatu dituzte 2017ko irailean eta urrian zehar, Goizuetan eta Leitzan
Bada, herri horietako berrogeita hamar boluntario baino gehiago gogotik aritu dira zaborrak, plastikoak, beirak eta bertzelako hondakinak biltzen eta bazterrak garbitzen Urumea eta Leitzaran ibai arroaren hainbat errekatan.
Ingurumeneko boluntarioendako jarduera horiek hainbat helburu dituzte, hala nola herritarren parte hartze gogotsua sustatzea ibai-ekosistema zaindu eta hobetzeko lanetan; eta herritarrei informazioa ematea eta jendea sentsibilizatzea, ibaiaren eta haren ingurunearen gaineko ezagutzaren bidez.