Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak eta Baztango Ehiztari eta Arrantzaleen Kirol Elkarteak Nafarroako ibai zaintzako lehen protokoloa sinatu dute 2017ko abuztuaren 8an, Bertizko Parke Naturalean. Protokoloarekin bat, elkarrekin lan eginen dute Baztan-Bidasoa eta Leitzaran ibaien ingurunea babesteko; halaber, arro horietako Natura 2000 Sareko naturgune babestuen eremuan jardungo dute.
Ekimena LIFE-IREKIBAI Europako proiektuaren barnean sortu da, eta hartan jaso dira Nafarroako arrantzaren gaineko partaidetza prozesuan ateratako ondorioak, prozesua azken urtebetean egin baita. Helburua da herritarrak engaiatzea hala ibaien kontserbazioan eta hobekuntzan, nola aipatu arro barneko Natura 2000ko kontserbazio bereziko eremuen kudeaketan.