Europako LIFE IREKIBAI proiektuak bat egin du Uraren Mundu Egunaren ospakizunarekin, egun hori martxoaren 22an baita. LIFE IREKIBAI proiektuaren izena “Ibai irekiak: Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dituzten ibaien konektibitate eta habitaten hobekuntza” da, eta haren jarraipen jardunaldia eginen da, zehazki. Bestalde, herritarrek parte hartzeko prozesua zabalduko da mugaz gaindiko H2Ogurea proiektuari dagokionez, mugaz gaindiko ibaiak koordinaziopean kudeatzeko asmoz: Bidasoa, Urdazuri eta Urumea. Bi proiektuetan Nafarroako Gobernuak parte hartzen du, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa-GAN enpresa publikoaren bidez, eta bi proiektuek Nafarroan jardungo dute, Natura 2000ko babesguneetan, Nafarroako Kantauri aldean.