Irekibai proiektuaren bideoak

LIFE IREKIBAI proiektua: gure ibaiak irekitzen

LIFE IREKIBAI proiektuak (LIFE14 NAT/ES/186) bere helburuak betetzen amaitzen du: Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dituzten ibaietako konektibitatea eta habitatak hobetzea. Proiektuaren bazkideek (Gipuzkoako Foru Aldundia, Uraren Euskal Agentzia, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa eta Hazi Fundazioa) bideo honetan erakusten dituzte emaitza nagusiak.

 

Ollokiko presa txikia kendu osteko aldaketak (Gipuzkoa)

Bideo honetan ikus daiteke zelan egokitzen ari den Leitzaran ibaia Ollokiko presa txikiaren eraisteko bi faseetara. Lehen fasean, 2018ko udazkenean, presa txikiaren altuera jaitsi zen eta ondoko erreka bat (Santolaz) egonkortu zen. Bigarren fasean (2019ko udazkenean) oztopoa ezabatu zen, Leitzaran ibaiak Gipuzkoan zeukan tarte zeharkaezin bakarra.

Truchas Erreka aldeko ingurumena lehengoratzeko lanak. Leitzaran ibaia (Gipuzkoa)

Truchas Errekako arrain haztegi zaharrak 13.000 m2-ko hedadura zuen, Leitzaran ibaiaren ondoan. LIFE IREKIBAI proiektuaren barruan, ordea, bertan zeuden egitura abandonatuak eraitsi egin dira. Funtsean, hauek ziren: arrain hazkuntzako tanga ugari, zenbait eraikin, eta ibaiko ura hartzeko presa txikia, deribazio kanala eta guzti. Lanen osagarri; aurrena betelanak egin dira, gero lur emankorra zabaldu da, eta azkenik landaketak egin dira. Esklusa bat ere eraiki da, arrainen pasabiderako, eraitsitako presa txikitik gora dagoen presan.
Bideo honetan, lanak banatu diren hiru faseetan egindako jarduketak ikus daitezke.

Bideo dibulgatzailea Leitzarango aldaketei buruz

Inturiako presa eraisten aritu diren bitartean ibaia egokitu egin da aldaketa horietara. Bideo honetan 4 urteetan izan dituen aldaketak erakusten dira puntu finkoetatik; urte horietan pixkanaka eraitsi zuten presa, erabat kendu zuten arte. Ikus daiteke higadura-fenomenoak eta erregimen aldaketakoak nabarmenagoak direla presaren inguruan eta horien bilakaera areagotu egiten dela eraispena aurrera doan heinean.

Endarlatsa presa eraistea

Endarlatsako presa, lehenago, energia elektrikoa sortzeko erabiltzen zen, eta gaur egun, ez da erabiltzen. 1,86-2,83 m da garaieran, 46,18 m luzeran, eta 2 arrain-pasabide ditu (artesa-eskalak); zaharrena, presaren erdian, eta bestea, ezkerraldean (1993an eraikia). Eskuinaldean, berriz, ur-hartune bat dago.
Bidasoaren lehen oztopoa zen ibaia itsasoratzen denetik,2016an eta ekintza hori eginda, 12 km baino gehiago lortuko dira zeharkako oztoporik gabe.Bideo honek egindako eraiste lanak laburbiltzen ditu.

 

Berako zentral zaharreko presa eraistea (Nafarroa)

San Martin presa, lehenago, energia elektrikoa sortzeko erabiltzen zen. Konfederazio Hidrografikoaren emakida 1910ekoa da. Gaur egun, ez zen erabiltzen. Bidasoaren ardatzean itsasotik migratzen duten arrain-espezieak dauden hirugarren presa zen Bidasoaren ardatz nagusian. Berako Zentraleko presa txikiak ur geldia sortu zuen 1.500 metroan, eta horrek ibilguaren ezaugarriak aldatu ditu; hau da, Horrela, desagertu dira urlasterrak, osinak eta taulak, guztiak ere egokiak KBEko fauna espezie gehienentzat.
Presa harri-hormaz egina zen, 2,86 m zen gehienez garaieran, eta ibaiertzetik ibaiertzera 102,84 m zen luzeran. Presan ez zegoen berez arrainak igarotzeko pasabiderik. Bideo honek egindako eraiste lanak laburbiltzen ditu.

Inturia eraisteko lanen amaiera. Leitzaran (Gipuzkoa)

Inturiako presak Leitzaran ibaiaren ibilera eteten zuen, tarte luze bateko ekosistemak eraldatuz. LIFE IREKIBAI proiektuaren barnean, azpiegitura zaharkitu hau kendu egin da. Lanok GURATRANS aurreko proiektu europarrarekin hasi ziren.

Eraistea 4 fasetan zatikatu da. Horrela, ibaiak faseen artean gertatzen diren aldaketetara moldatzeko astia izan du.

Bideo honek egindako eraiste lanak laburbiltzen ditu.

LIFE IREKIBAI proiektua ikus-entzunezko komunikabideetan

LIFE IREKIBAI proiektua, Teknopolis programan

EITB Taldeko Teknopolis programak gau bat egin du LIFE IREKIBAI proiektuko desman piriniotarraren jarraipen-taldearekin. DESMA Estudios Ambientales enpresako eta EHUko ikerlariek erreportajean azaldu digute nola egiten duten lan eta zein izan diren beren lehen emaitzak.

Ikustea ere hain zaila den espezie honetako animalia ugari topatu dituzte, espero baino gehiago, zaintza egiteko moduan erabilitako ikuspegi berriei esker. Desman piriniotarra (Galemys pyrenaicus) ugaztun txiki bat da, erdi urtarra, oso mehatxatua eta oso gutxi ezagutzen duguna, Penintsularen iparraldean ezin bikainago kontserbatutako ibaietan bakarrik bizi dena. (2016/10/2)


LIFE IREKIBAI Proiektua “Al acecho” saioan, Movistar+-eko Ehiza eta Arrantza Kanalean

Movistar+-eko Ehiza eta Arrantza Kanaleko Al acecho” saioan, Iñigo Mendiolari eginen diote elkarrizketa. Mendiola LIFE IREKIBAI proiektuaren koordinatzailea da eta proiektuaren arduraduna Gipuzkoan. Halaber, Luis Sanz  elkarrizketatuko dute, proiektuaren arduraduna Nafarroan. Biek azalduko dute zer ekintza egin diren konektibotasuna eta habitatak hobetzeko Nafarroa eta Gipuzkoa arteko ibaietan.

 

LIFE IREKIBAI Proiektuko “boluntariotza ibaietan” ekintza Hamaika Telebistako “ElkarRekin” saioan

Hamaika Telebistako "ElkarRekin" saioan “ingurumeneko boluntariotza ibaietan” izeneko ekimena izan zuten aztergai 2017ko abuztuaren 25eko emankizunean; ekimena LIFE IREKIBAI proiekturi esker garatzen ari da. Hainbat elkarrizketa egin zituzten: batetik, Ana Varelari, hau da, LIFE IREKIBAI proiektuak Nafarroan duen partaidetza eta komunikazio arloko teknikariari; bestetik,  Miren Meokiri, hots, Baztango Udaleko hondakin teknikariari, eta azkenik, Baztango Udaleko Juan Kruz Iriarte zinegotziari. Entitate horietako bakoitza ibaietako ingurumen boluntariotzan Nafarroan zer egiten ari den azaldu zuten, herritarren inplikazioa eragin nahi baitute ibaiak zaintzeko eta hobetzeko (Ikusi 1:16'-tik 13:50'-era bitarte).  Bideoa


 

Inturiako presak eraisteari buruzko bideoak; eraispena EFA 221/11 GURATRANS proiektuaren bidez egin da.

Inturiako presa eraistea

Inturiako presak Leitzaran ibaiaren ibili eragotzi, eta ibai-tarte zabalean ibai-ekosistemak aldatzen ditu. Guratrans europar proiektuaren baitan, azpiegitura zaharkitu hori ezabatzeko beharrezkoak diren lau faseetatik bi egin dira.
Lana hainbat fasetan eginen da, horrela ibaiak denbora nahikoa duelako (urtebetea), gertatzen ari diren aldaketetara egokitzeko. Bideoan eraispen-lanak laburbildurik ageri dira.

 

Aldaketak Inturiako presaren zati bat eraitsi ondoren

Inturiako presa eraisteko lehen bi faseen ondotik, ibaian lehen aldaketak gertatu dira. Azkarrena eta begi-bistakoena izan da ur bilduko eremua desagertu dela, baina ibilgu osoa eta ibaiertzak mailaka aldatzen ari dira, egoera berriak eraginda.


Cambios tras la demolición parcial de Inturia from Fundación HAZI Fundazioa on Vimeo.

Aldaketen jarraipena, Inturiako presaren zati bat eraitsi ondoren

Leitzaran ibaiko aldaketen jarraipena, Inturiako presa eraisteko lehen bi faseen ondotik. Guratrans europar proiektuaren baitako ekintza izan da. Bideoan erakusten dira zr-nolako teknikak erabili diren aldaketa horiek aztertzeko.

Inturia, 14 hilabeteko lana begiratu batean

Bideoan azkar ikus daiteke (time lapse) mola aldatu den Inturiako presa inguruko ingurunea, Guratrans proiektuaren baitan eginiko bi eraiste-faseetan.

 


Nafarroako Gobernuko Uraren Zerbitzuko Ibaien Lehengoratze Saia.

Presak

Ikus-entzunezko honek ibaietan presa batek egiten duen kaltearen berri ematea du xede.