(Cottus aturi)
Burtaina arrain txikia da tamainaz, gorputzak ez du ezkatarik, espeziea ongi banatua dago Europa iparraldean eta erdialdean, baina oso urria da hegoaldeeneko herrialdeetan.
Presentzia
Iberiar Penintsulan Pirinioetako eskualdeetan baizik ez dago, eta hiru populazio bakarrik ditu, hirurak ere zatikatuak, bi Nafarroan; Bidasoa eta Errobin. Bidasoren arroan, espeziea erreketan besterik ez da aipatu, eta ez da ibilgu nagusian ikusi.
Funtsezko elementua da “Bidasoa Ibaia”, “Bertizko Jaurerria” eta “Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka” KBEetarako.
Cottus aturi (Burtaina)
Code: 1163
92/43/CEE Zuzentarauko II. eranskina
Gunea | Populazio tamaina | Kontserbazio egoera |
---|---|---|
Leitzaran Ibaia KBEa ES2120013 | Ez dago | Ez dago |
Bidasoa Ibaia KBEa ES2200014 | C | C |
Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEa ES2200023 | C | C |
Bertizko Jaurerria KBEa ES2200017 | C | B |
Artikutza BILa ES2200010 | Ez dago | Ez dago |
Belate BILa ES2200018 | Ez dago | Ez dago |
A: Adierazgarritasuna: bikaina B: Adierazgarritasuna: ona C: Adierazgarritasuna: esanguratsua D: Presentzia ez da esanguratsua
Argibideak
Inbentario nazionalak- Cottus gobio
SIBIC 2014. Carta Piscícola Española. Argitalpen elektronikoa (bertsioa: 2015/01).