(Mustela lutreola)
Bisoi europarra mustelido txikia da, eta Europako ugaztunik mehatxatuena dela jotzen da. Askotariko tipologia duten ingurune urtarretan bizi da, hau da, ibai, erreka, ubide eta aintziretan, baldin eta ibaiertz eta bazterretan landaredia trinkoa bada. Aterpeak eta etzalekuak sasien eta adar eta enbor metaketen artean daude, kanaberadietan, eta landaredia trinkoko eremuetan; baina maiz, beste animalia batzuek egindako zuloak erabiltzen ditu, edo zuhaitz-hutsarteak, edo sustraien artean; hosto lehorrak, lumak eta ilea pilatzen ditu. Bere ehizaki potentzialak ugari diren lekuetan bizi da, arrainak, anfibioak, karramarroak eta mikrougaztunak.
Haren bizi-zikloa arras dago lotua ibaiko ekosistemarekin; beraz, ibaien aldaketa mailak erabat baldintzatzen du haren presentzia.
Presentzia
Gipuzkoan eta azken 15 urte honetan, espeziea Agauntza ibaian eta Oriaren goi-ibarrean etengabe dagoela egiaztatu da, eta halaber, leku horietan ugaldu egiten dela ikusi da. Leitzaran ibaiari dagokionez, eta denboraldi berean, gutxitan ikusi da, eta denak arroaren erditik gorako lurretan. Urumean, aldi bakar batez ikusi da berrikitan bisoi europarra Gipuzkoako tartean (2006 harrapatutako azpiheldu barreiatzaile bat, Hernani ondoan).
Nafarroan, “Bidasoa Ibaia” KBEan, espeziea egiaztatu da, tranpetatik eta ibilgailuek harrapatutako animalietatik heldu diren datuen bitartez. Espezieak eremu honetan duen mehatxurik larriena zalantzarik gabe da bisoi amerikarra zabaltzeko aukera, 2000. urtean jada aipatua. Orduz geroztik, zaintza lan etengabea egin da, baina horrekin batera amerikarra espeziea harrapatzeko tranpak erabili behar dira. Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEan egiaztatu da haren intentsitate apaleko presentzia. Ziurtzat jotzen da "Bertizko Jaurerria", “Artikutza” eta “Belate” KBEetan dagoela.
Mustela lutreola (bisoi europarra)
Code: 1356
92/43/CEE Zuzentarauko II. eta IV. eranskinak
Gunea | Populazio tamaina | Kontserbazio egoera |
---|---|---|
Leitzaran Ibaia KBEa ES2120013 | C | B |
Bidasoa Ibaia KBEa ES2200014 | C | B |
Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEa ES2200023 | C | B |
Bertizko Jaurerria KBEa ES2200017 | C | C |
Artikutza BILa ES2200010 | - - - | - - - |
Belate BILa ES2200018 | C | B |
A: Adierazgarritasuna: bikaina B: Adierazgarritasuna: ona C: Adierazgarritasuna: esanguratsua. D: Presentzia ez da esanguratsua
Argibideak
Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema – Bisoi europarra
Inbentario nazionalak – Bisoi europarra (MAGRAMA)
LIFE Bisoi Lurraldea