(91EO* Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior espezieek osaturiko baso alubialak)
Haltzadia ibaiertzeko baso bat da, eta ibaien ondoan hazte da lehen lerroan, lurzoru oso hezeetan edo istiltsuetan, ibaien aldian behingo ur-goraldiek eraginda. Batasunaren intereseko habitat bat osatzen du, gehienbat goi eta erdiko ibilguetan hazten dena, eta honako espeziak dira nagusi: haltza (Alnus glutinosa), lizar arrunta (Fraxinus excelsior), urkiak (Betula alba edo Betula pendula), hurritza (Corylus avellana) eta makalak (Populus nigra).
Hona basootako funtzio ekologikorik bereizgarrienak: ziklo hidrologikoa erregulatzea; higadura geldiaraztea eta ibai-ekosistemaren, biodibertsitatearen eta konektibitatearen oreka mantentzea, lehen mailako korridore ekologikoak baitira, eta toki irekietara gutxi ateratzen diren animaliendako aterpe eta babesleku. Azken alderdi horrek garrantzi berezia du IREKIBAI proiektuan.
Presentzia
Haltzadia lurraldean luze eta zabal banatua badago ere, haren okupazio eremua txikia da azalera potentzialaren aldean, nekez hazten baita gizakiaren erabilerak dauden tokietan (hirigintza, belazeak eta alorrak, azpiegiturak…). Egoera hori leku menditsuetan areagotzen da, hala nola EAEn eta Nafarroan, jende gehiena ibarretan bizi baita, ibaien arroetatik hurbil.
Haltzadiak, gainera, oso zatikatuak daude, eta eskualde mailan, ez dago habitat mota horretako ibai-ibilgu luzerik, hau da, ez dago kilometro lineal etengabeak dituen ibai-ibilgurik. Hala ere, toki txiki batzuen kontserbazio egoera ertaina-altua da, oso aberatsak espezieetan, baten bat mehatxatua, eta bakarrak bi autonomia erkidegoetan. IREKIBAI proiektuaren esparrutako aukeratu diren Natura 2000ko lekuek haltzadien lagin garrantzitsuak dituzte.
91E0* habitata, Alnus glutinosa eta Fraxinus excelsior espezieek osaturiko baso alubialak (Alno-Padion, Alnion incanae, Salicion albae)
Gunea | Zer azalera hartzen duen (gunearen %) | Kontserbazio egoera |
---|---|---|
Leitzaran Ibaia KBEa ES2120013 | 76,9% | A |
Bidasoa Ibaia KBEa ES2200014 | 31.15% | B |
Baztan Ibaia eta Artesiagako Erreka KBEa ES2200023 | 11,34 % | B |
Bertizko Jaurerria BKEa ES2200017 | 2,33 % | A |
Artikutza BILa ES2200010 | 0,12 % | A |
Belate BILa ES2200018 | 0,99 % | B |
A: Adierazgarritasuna: bikaina B: Adierazgarritasuna: ona C: Adierazgarritasuna: esanguratsua. D: Presentzia ez da esanguratsua
ARGIBIDEAK
Publicación: Argitalpena: Manual de Hábitats de Navarra (ikusi 70-371. or. Haltzadi kantauriarrak)
Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema – Haltzadiak
Europa Hezeko Oihanak (MAGRAMA)