KONTSERBAZIO BEREZIKO EREMUA (KBE)
Leitzaran ibaia Biotopo Babestuak ibilgu naturala eta zortasun zerrenda biltzen ditu bere baitan; zerrendak 5 metroko zabalera du alde bakoitzean, Urari buruzko 29/1985 Legean Leitzaran ibaiarentzat ezarritakoaren arabera. Nafarroako mugatik, hau da, Plazaolako presatik, Otitako arrain-haztegiko presa bitarteko eremua hartzen du, bai eta bi toki horien artean dauden ibaiadarrak ere nahiz Maloko eta Ubaran ibaiadarrak, lehengo trenbidearekin gurutzatzen den tokiraino.
LEGERIA:
416/1995 Dekretua, 1995eko urriaren 20koa, Leitzaran ibaia babestutako biotopo deklaratzen duena. Babes-figura hori Euskal Herriko natura babesteko 16/1994 Legean dago bilduta, eta Natur Erreserbarekin dago parekatua. Leitzaran KBEko azalera guztia babesten du.
DOKUMENTAZIOA
KBE kontserbatzeko neurriak. 2. Agiria: Helburu eta jarduketa partikularrak
ARGIBIDEAK:
Euskadiko Naturari buruzko informazio sistema – Leitzaran ibaia