sex videos mark woods slowly slid his rod in latinas ass.
jav videos
phim sec granny mature enjoys riding and rimming.

Toki Ona Institutuko ikasleek LIFE IREKIBAI proiektuan egindako lanaren aitortza

Joan den astelehenean, Luis Sanz Azcáratek, hots, GAN-NIK – Gestión Ambiental de Navarra – Nafarroako Ingurumen Kudeaketako kudeatzaileak, Bortzirietako Toki Ona Institutuko bigarren batxilergoko ikasleei bisita egin eta LIFE IREKIBAI proiektutik sortutako zenbait material oparitu zizkien. Besteak beste, honako liburu hauek: Fauna acuática de la cuenca del Bidasoa / Bidasoaren arroko fauna urtarra y Flora fluvial de la cuenca del Bidasoa /Bidasoaren arroko ibai-landaredia. Gazteek eta irakasleak, Maite Arzuagak, ederki merezitako aitortza jaso dute, proiektuan zehar parte hartu izanaren esker onean.

Toki Ona ikastetxeko ikasleek LIFE IREKIBAI proiektuaren prozesu osoan parte hartu dute, baita akaberako mintegian ere. Azken saio hori, zehazki, joan den azaroaren 25an egin zen proiektuaren ondorioak aditzera emateko. Gazte taldea proiektuari itxiera emateko ekitaldian egon izana deigarri egin zitzaien bertan zeuden 100etik gora adituei.

LIFE IREKIBAI proiektua 2016an abiatu zen, ibai-ardatzetako eta ibaiadar nagusietako tarte garrantzitsuen zatiketa ezabatzeko, eta ura bilduta zegoen tarte batzuk lehengoratu dira (hainbat kilometro), habitat naturalagoak eta anitzagoak sustatuta. Ekintzek eragin onuragarria izan dute gure ibaietako arrain-espezieetan, eta bereziki aipatzekoa da izokinak (Salmo salar) izan duen bilakaera, Bidasoaren goialdera iritsi baita.

IREKIBAIk ahalegin garrantzitsua egin du tokiko biztanleria sentsibilizatzeko eta hainbat ekintza abiarazi ditu, besteak beste honako hau guztia sustatzeko: informazioa, sentsibilizazioa, parte-hartze publikoa, boluntariotza, ikasleendako programa bat eta emaitzen hedapena.

Proiektua tokiko bizilagunen parte-hartzea eta inplikazioa lortzen ahalegindu da, haien inguruneko natur eta kultur balioen ezagutzan eta ulerkuntzan. Horren haritik, nabarmentzekoa da Toki Ona institutuak “Gure ibaien etorkizuna elkarrekin eraikitzea” parte-hartze prozesuaren hainbat jardunalditan parte hartu izana, leloarekin bat. Leloak, halaber, ederki laburbiltzen du molde berri batez lan egiteko ideia, hots, eragileekin beste modu batez harremanetan sartuz eta era askotako diskurtsoak erabiliz. Halaber, eskola-programan parte hartu dute, Lesaka-Berako Nasara joan baitira, bai eta ibaira ere. Ekimen horien bidez, sakon ezagutu dituzte gure ibaiek ingurumenean ematen dituzten zerbitzuak eta balioak.

Luis Sanz GAN-NIKeko kudeatzailearen iritziz, “talde horren parte-hartzea oso garrantzitsua izan da, agerian jartzen baitu LIFE IREKIBAIk eta gisako proiektuek ingurumenean duten balio hezigarria eta prestatzailea”.

Maite Arzuagak, bestalde, bere esker ona agertu zuen Toki Ona Institutuaren eta ikasleen izenean. Haren iritziz, oso gauza onuragarria izan da “ikasleak, beren heziketa barnean, ingurumena hobetzeko proiektuetara hurbildu ahal izatea, haietako bakoitzak bere harri-koskorra ekar baitezake, ahaztu gabe haiek arduratuko direla ingurumena zaintzeaz biharko egunean”. Ikasleek, azkenik, aditzera eman zuten “proiektua lagungarria izan zaiela bizi diren ingurunea aztertu, interpretatu eta baloratzeko”.

LIFE IREKIBAI proiektuak bazkideak ditu EAEn (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa) eta Nafarroan (Nafarroako Gobernua, Nafarroako Ingurumen Kudeaketa GAN-NIKen bidez). Beren gaitasunak eta eskumenak batu dituzte, Bidasoa eta Leitzaran ibaien arroetan kokaturiko Natura 2000 naturguneetan diren Batasunaren intereseko habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko. Ingurumenerako finantza-tresna europarrak, LIFEk, proiektuaren %60 finantzatu du (LIFE14 NAT/ES/186 IREKIBAI). Aurrekontua, guztira,  2.999.372 € izan da 2020. urtera arte.

 

Comments are closed.

blonde lesbians very hot cam show.desi xxx brandi lyons teaches you the meaning of pain.
pornhun
hd porn